COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +


Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +


Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +


Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu.

Gure cookien politika buruz gehiago irakur dezakezu.

BERRIA

BESTE URTE BATEZ, GIPUZKOA PLAZAKO JAIOTZA TRADIZIONALAREN BABESLEAK IZANGO GARA

1. argazkia

Beste urte batez, SUPER AMARAk babestuko du jaiotza tradizional hau. Gainera, Donostiako Udalaren laguntza ere jasoko du. Ikusgai egongo da abenduaren 1etik urtarrilaren 10era arte.

Gipuzkoa plazako jaiotzak tradizio luzea du eta Gipuzkoa osoko pertsona ugarik bisitatzen du. Aire zabaleko jaiotza da eta kolore ikusgarriko arropak dituzten piezekin eginda dago. Gainera, teknika berrietara egokitzen joan den argiztapen-sistema du eta hori eguzki-argia desagertzen denean, arratsaldeko azken orduetan, nabarmentzen da bereziki.

Aurten, jaiotzak beste berritasun batzuk ere baditu talde batzuen kokapenari dagokionez:, eta irudi eta animalia batzuk zaharberritu eta figura askoren arropak eguneratu dituzte. Iaz, ama birjinen eta aingeruen arropa aldatzen hasi ziren, eta aurten jaiotza osatzen duten ia pieza guztien arropak aldatzen jarraitu dute.

60 urte baino gehiagoko historia:

1957 urtean, Pedro Arana jaunak (alkateordea eta KTEko arduraduna), merkatariekin hala adostua, hiriari Gabonetako giro handiagoa eman nahi izan zion eta jaiotza jartzeko toki enblematikoena Gipuzkoa plaza zela erabaki zuen.

Horrekin lotuta, Jose Luis Usabiagarekin harremanetan jarri zen eta hark oso begi onez ikusi zuen ideia hura, beti amestu izan baitzuen bera bizi zen tokian jaiotza jartzearekin. Rafael Munoari horren berri eman eta bien artean diseinatu zuten jaiotza. Hasiera batean, egun Aldundiko erlojua dagoen tokian jarri eta 12 piezek osatu zuten.

Adierazten dituzten eszenen arabera, hainbat zonalde daude:

  1. eremua -Olentzero, Mari Domingi eta baserritarrak.
  2. eremua - Herodesen gaztelua eta haren soldaduak.
  3. eremua - Errege Magoak eta haien pajeak eta opariak.
  4. eremua - artzainei egindako deikundea.
  5. eremua - Egiptorako ihesa.
  6. eremua - Amabirjinari egindako deikundea.
  7. eremua - ostatu bila.
  8. eremua - Jaiotza.

Latsariak, arrantzale bat, merkatua eta abarrak ere ikus daitezke.

Guztira 156 figura daude eta horiei familia osoaren gozamen bihurtuko diren animalia eta egoera guztiak gehitu behar dizkiegu. Zalantzarik gabe, egun hauetarako plan bikaina da.